Aprobetxatu uda zure etxeko leihoak aldatzeko.

Uda oso garai aproposa izaten da etxeko leihoak aldatzeko. Dagoeneko zaharktitua dauden leihoetatik ihes egiten du etxeko berotasunak neguan, eta horrek energia kontsumo handiagoa suposatzen du, argiaren faktura garestituz.

Gure datuen arabera, PVC-z egindako leihoekin kalefazioan edo aire egokituan %58 ere aurreztu liteke, beste material batzuekin egindako leihoekin alderatuta. Gainera, etxe barruko tenperatura maila egoki batean mantentzeko ezinbestekoa da isolamendu maila on bat lortzea, kalefazioaren edo aire egokituaren faktura ikaragarri garestitu gabe.

Kalitatezko leihoak izanda kanpotik etxe barrura iristen den zarata murriztu egiten da, kondentsazioa saihesten du, etxebizitza hotzetik eta berotik babesten du, eta energia kontsumoa asko murrizten du.

Eguraldi onarekin, uda une egokia izan daiteke zure etxeko leihoak berritzeko. Gerturatu Aluminios Goierrira eta ikusi gure eskaintzak.