1.600 etxebizitzetan leihoak aldatu dituzte Renove Planarekin

Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) milioi bat euro bideratu zituen iaz Leihoen Renove Planera. Eusko Jaurlaritzak ematen ditu laguntzak eta zaharkituta dauden leihoak eta itxiturak berriengatik aldatzea da helburua. Hala, etxebizitza horietan eraginkortasun handia eta isolamendu sendoa duten leihoak izango dituzte, energia kontsumoa murriztu eta termikoki babestuago egoteko.

2015ean 1.600 etxebizitza ingurutako 6.000 leiho aldatu ziren, eta etxebizitza bakoitzeko batez besteko laguntza 650 eurokoa izan zen. Laguntzak ohiko etxebizitzen jabeei, usufruktudunei eta alokairuan daudenei zuzenduta daude. Derrigorrean etxebitza Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta egon behar da. 2015ean diru laguntzak bi egunetan amaitu ziren.